jueves, 29 de marzo de 2012

Las guerras continuarán existiendo mientras el color de la piel sea más importante que el de los ojos. BOB MARLEY

Bideo hau Mexikon egin zen arrazismo kanpainia baterako. Ume mexikar batzuekin egindako ikerketa bat da, baina ikerketa hau leku gehiagotan egin dela esan beharra dago. 
Hemen ikerketa horren emaitzen zati batzuk ikusten dira eta bideoan agertzen diren umeen erantzunak, penagarria izan arren, hainbat eta hainbat umeen pentsakera islatzen du.




Honek zeozer aldatu egin behar dela erakusten digu, umeek ez dute honelako aurre irizpiderik bere kabuz ateratzen. Arazoa beraien inguruan dago, bai familietan edo eskoletan. Haur Hezkuntzako kurrikulumean ikus dezakegunez, zati bat esperientzia eremuez hitz egiten du eta lehenengo zatian «Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonalari» buruz. Bertan esaldi bat interesagarria dela iruditu zait.


Kontuan izan behar da haurrak bere buruaren inguruan egiten duen irudia, hein handi batean, inguruan dituztenek erakusten dioten irudiaren barneratzea dela.


Esaldi honekin adierazi nahi dudana da, askotan gure influentzia ona izango dela, baina beste batzutan ez. Haurrak inmitatuz ikasten dute eta inguruan dituzten pertsonetaz baliatzen dira. Gaur egungo hezkuntzak, norbanakoaren eraikitze-prozesua bultzatu arren, kurrikulumak dioenez "nahitaezkoa da lotura afektiboa ezartzea haurraren eta eskola-inguruneko helduren baten artea". Hau da, kontu handiarekin ibil behar garela gure geletan zer nolako azalpenak edo esaldiak esaten ditugun. Egiten dugun guztia ondorio batzuk izango dituelako beste pertsona batzuetan, haur txikitxoetan.
Guk "elkarlanean aritzen, ingurukoekin harremanak izaten eta elkarrekin bizitzen ikasten " inolako bazterketarik egin gabe, irakatsi behar diegu. "Horrela, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna garatuko dute" modu egoki baten.

1 comentario:

  1. Irakasle -eta dagokionean guraso- izatearen pisuaz ari zara honetan arrazakeria aitzakia hartuta.
    Gustura irakurria.
    Horri buruz nire neure hausnarketa teoria pedagogikoen aurrekoa dut: ahalik eta onena egiten ahalegindu, ahalik eta zintzoen jokatzen, hausnartzeko neurria gordetzen, buruaz eta bihotzat entzuten, buruaz eta bihotzaz egiten. Aspaldion gehitutako azkena: parkatu (norberaren buruari eta besteei)
    __
    Bestela, klasean aurrez aurre oharren bat.

    ResponderEliminar