miércoles, 9 de mayo de 2012

Haurtzaroan ere SEXUALITATEA kontuan hartzea eta lantzea


Interneten nenbilela web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, Hik Hasi. Honen egitasmoa irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide diren guztion informazioa, eztabaida eta elkargunerako bitartekari izan nahi dute. Sare orri honek maisu direnentzat edo izango garenentzako benetan erabilgarria dela iruditzen zait. Proiektuak aurki ditzakegu, EHko ikastetxei buruzko informazioa, zure prestakuntza aberasteko bideak, aldizkariak…  Aipatutako azken honetan Amaia Vazquezeri eginiko elkarrizketa bat irakurri dut, eta zuekin konpartitzea ezinbestekoa dela pentsatu dut.
Elkarrizketa honetan, Amaiak haurtzaroan ere sexualitatea kontuan hartzea eta lantzea interesgarria dela azaltzen digu, bere arrazoiak azalduz eta Haur Hezkuntzako geletan sexualitatea lantzeko programak, programa horren ekintza zehatzak eta ekintza horren ebaluazioa eskainiz. Sexualitate hezkuntza honetan, currilumean agertzen den Haur Eskolaren esanahia borobiltzeko laguntzen du, eskolak komunikazio-eremua izan behar bait du. Bizitzan aurkituko ditugun gai guztiei buruzko eremuak ukitu behar ditu eta gai guztietan komunikatzeko gai izan behar dugu sexualitatea barne.
       Sexu heziketa honetan, Haur Hezkuntzan jorratu beharreko arloak ere agertzen dira, curriculumak dioenez plastika-hizkuntzaren bitartez, haurrak errealitatea aztertzen dute, errealitatearen inguruan duten ezaguerak islatzen dute, beren burua adierazi eta trebetasun eta gaitasun berriak eskuratzen dituzte, bai eta sentikortasun estetikoa eta sormena. Hori dena praktikan jartzen dute, plastilinaz edo  bustinez neska edo mutil baten gorputza egiten bait dute. Ondoren, komentatu egiten dira zein atal egin dizkieten ikusiz eta aurretik ikasitakoa barneratu duten ala ez ikusiz.
          Musika-hizkuntzak eskaintzen dituen  gaitasunak ere praktikan jartzen ditu, gorputzaren ezagupena lantzeko oso egokia den abesti bat kantatuz. Azkenik, gorputz-hizkuntzak adierazpenezko dimentsioan sartzeko aukera ematen du, jarrerek, keinuek, harreman tonikoa, begiradek eta antzekoek osatutako adierazpidean oinarritutako hainbat joko egin daitezke. Jarduera horrekin haurraren bizipen emozionalak kanporatzean lagunduko diegu eta gero eta hobeto egokituko da inguruekiko harremanean bizitako egoeretara.
Guzti honekin, Amaiarekin guztiz ados nagoela ikusi ahal izan duzue, berak aipatzen duen bezala giizarteratze prozesu bat gertatzen da adin honetan eta horren barruan sexuen arteko komunikazioa bultzatzeak, errespetuaren eta desberdintasunaren bizipenak bultzatzeak, ezagupenak indartzeak... garrantzi handia dute. Lan honek eskaintzen duen programarekin elkarrenganako ezagutza bultzatzen ari dira beraiek, eta ezagutza horren barruan balore ezberdinak: errespetua, desberdintasuna, diskriminaziorik eza... Zeren, adin honetan, hizkuntza eskuratzen ari diren honetan, kaleko hizkuntza ekartzen dute eta berehala entzuten ditugu "cojones, puta, marica..." bezalako hitzak. Irakasleok txikitatik hiztegi hori guztia bideratzeko gaude diskriminaziorik gabeko bidearen barruan.
Afektibitatea eta sexu lanketa hau oso baliagarri ikusten dut Haur Hezkuntzako geletan ematea, neska gazteetan nahigabeko haurdunaldiek jarraitzen bait dute, zenbait tabu bizirik daudelako oraindik eta hori desagertaraztea lortzen badugu, aurrera pausu galanta izango zelako. Hizkuntzak, artea eta matematiketaz aparte badaudelako beste hainbat arlo hezkuntzan askoz ere gehiago jorratu beharko zirenak, hitz egiten ari garenaz aparte, elikadura, elkarbizitza... gure egunerokotasunean askoz ere baliagarriagoak izango diren gauzak ikastea. Hau da, bizitzan aurrera ateratzeko ezin bestekoak izango zaizkigun gaitasunak erakusten diguten ikasgaiak eta ez, gure etorkizunean zenbat diru irabaziko dugun finkatzen dutenak.

jueves, 26 de abril de 2012

Umeen arteko elkar laguntza

Argazki honetan ikus dezakegu, nola ume talde bat eskutik helduta dagoela elkartasuna adierazten, hau da, euren artean laguntzen eta errespetatzen dira, eta ez dute inor baztertzen, horrexegatik talde osoa laguntza behar duenari eskua ematen dio euren laguntza eskaintzen, eroso senti dezan, baita konfiantza, babesa eta laguntza ere garatzen.

Haatik, esan beharra dago, bakarrik dagoen umearen kasuan premia bereziak edota arazo psikologikoak dauzkaten umeak ere badaude, hots, klase batean gaitz horiek daukaten umeak bere kideen aldetik laguntza jarrera, tratamendu ona baita arreta handia ere jasotzen dute. Ez jasotzekotan irakasleak bere partetik jarri behar du egoera hori zuzentzeko ume guztiak haien ahalmenak eta ezintasunak alde batera uzten errespetua sustatuz.

Beraz, argazkian agertzen den irudia adibide gisa erabil dezakegu, haur hezkuntzako ikaskuntzan, hots, umeek elkarlana, elkarlaguntza eta adiskidantza adierazi behar dute beste haurrengan horrela guztiak integratu ahal izateko eta arazorik ez edukitzeko.

miércoles, 25 de abril de 2012

Haurren 100 hizkuntzak


Bideo honetan, ikus dezakegu nola umeek esaten digute ikasteko modu desberdin bat nahi dutela, non irudimena indartu dezakete. Aske jolastea eta ikastea eskatzen dute, eskuekin dena ukitzea, klasean parte hartzea, hau da, modu libre batean ikasi nahi dute!

Curriculum-an irakurri dezakegun moduan, gorputza eta kanpoko errealitatea aztertu behar dute zentzumenak erabiltzen,hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak gero eta hobeto identifikatzeko. Lehenengo eremuaren eduki hau ezin da bete ez badiegu uzten dena ukitzen, zikintzen, bere kabuz ikertzen, etab.

domingo, 1 de abril de 2012

Hezkuntzaren oinarriak.

Argazki honetan hezkuntzaren oinarriak zeintzuk diren ikus dezakegu :





- Ezagutzen ikasi.
- Elkarrekin bizitzen ikasi.
- Gauzak egiten ikasi.
- Izaten ikasi.


Lehenengo bi oinarri, Haur Hezkuntzako curriculumaren bigarren esperientzia eremuan ikusi dezakegu. Esperientzia eremu hau, curriculuma esaten duen moduan, ingurune naturala, fisiko eta soziala osatzen duten testuinguruen gaineko ezaguera gero eta doituagoa eraikitzeari dagokio. Ezaguera horrek berekin dakar errealitatearen adierazpen zehatza egitea, ingurunearen zati garen sentimendua garatzea eta ingurunea osatzen duten elementuak errespetatzen, eta haiekiko interesa izatea eta behar bezala baliostea
Hau da, umeek beste pertsonekin bizi ahal izateko errealitate nola funtzionatzen duen ikasi behar dute, horretarako bere inguruan daukaten guztia ikusi, ukitu , behatu... behar dute eta aurkitzen duten gauza guztiak errespetatu.

Bigarren oinarrian zentratzen bagara, esperientzia eremu honen 3º helburuan argi ikus dezakegu, beren esperientzia hurbileko hainbat gizartetalde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultura, balio eta bizimodu identifikatzen eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu-, eta estimazio-jarrerak sortze aldera.
Gaur egun ikastetxeetan edozein kultura eta arrazako umeek daude, hori dela eta , txikitatik berdinak garela irakatsi behar da, umeentzako edo edozein pertsonarako balore oso garrantzitsua delako.



Hirugarren eta laugarren oinarriak, aldiz, lehenengo esperientzia eremuan ikus dezakegu. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala esperientzia-eremuak hurrengo ezaugarriak biltzen ditu : haurrak, hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera eramango duen bideko ibilbidean.

Haur baten bizitzan, gurasoak oso garrantzitsuak dira baina bere autonomia garatu behar dute eta horretarako bere burua ezagutu eta behar duten segurtasuna lortu behar dute. Nortasun pertsonala eraikitzeko bere ingurune fisikoarekin, naturalarekin eta sozialarekin harremanak izan behar ditu, horrela ume bera konturatuko da bere gaitasunez eta bere sentimenduez.
Lehen egin dugun moduan, hirugarren oinarrian zentratuz gero, ikusiko dugu esperientzia eremu honen 6. helburuan oso ondo azaltzen dela. Egunereko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoangoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza era ekimen-gaitasuna aregotzeko.
Pertsonek, gure bizitza osoan zehar arazo askoei aurre egin behar diegu horregatik txikitatik ikasi behar dugu nola aurre egin eta konfiantza gehiago edukitzeko bizitzan aurrera egin ahal izateko.

jueves, 29 de marzo de 2012

Ligatzeko gaitasuna.

ZER DA GAITASUNA?
Gaitasuna zerbait egin eta jasotzeko ahalmena da, horren ardura eta ondorioak bereganatzearekin batera. Terminoak erabilera zenbait ditu:
  • Hezkuntzan, gaitasuna edo konpetentzia, ikasleak ikasten ari den jarduera bat burutzeko behar dituen ahalmenen multzoa da, hezkuntza-prozesuaren helburu dena.

LIGATZEKO GAITASUNA
  •  Ondo tratatzea :
-Aurrean duzun pertsonari inpresio ona sortzea edo ematea
-Atsegina izatea
-Solasean jardun
-Zerbaitera gonbidatzea
-Beste leku lasaiago batera joatea gonbidatzea ( tabernetatik kanpo edo lagunengandik urru)
                 -Begi- keinua egin modu erakargarri batean.
                 -Noizean behin barre eginaraztea
  • Atentzioa jartzea:
            -Begirada finko eta konfiantzazkoa izatea
            -Elkarrizketan parte hartze aktiboa izatea,alegia, batek esan nahi duenarekin amaitzen besteak ildo beretik jarraituko dio.
  • Berengandik interesa daukazula adieraztea :
                  -Jarrera lasai eta naturala adierazi, gezurtia ez izaten
                   -Lagunei kasu asko ez egin, ligatzen ari zaren pertsonarekin aurrean badago.
                   -Galdera interesgarriak egin / Bere bizitzari buruzko galderak egin
  • Hitz egin:
             -Goxotasunez hitz egin
             -Gauzak politak esan, baina ez gehiegi