Argazki honetan ikus dezakegu, nola ume talde
bat eskutik helduta dagoela elkartasuna adierazten, hau da, euren artean
laguntzen eta errespetatzen dira, eta ez dute inor baztertzen, horrexegatik
talde osoa laguntza behar duenari eskua ematen dio euren laguntza eskaintzen,
eroso senti dezan, baita konfiantza, babesa eta laguntza ere garatzen.
Haatik, esan beharra dago, bakarrik dagoen umearen
kasuan premia bereziak edota arazo psikologikoak dauzkaten umeak ere badaude,
hots, klase batean gaitz horiek daukaten umeak bere kideen aldetik laguntza jarrera,
tratamendu ona baita arreta handia ere jasotzen dute. Ez jasotzekotan
irakasleak bere partetik jarri behar du egoera hori zuzentzeko ume guztiak
haien ahalmenak eta ezintasunak alde batera uzten errespetua sustatuz.
Beraz, argazkian agertzen den irudia adibide
gisa erabil dezakegu, haur hezkuntzako ikaskuntzan, hots, umeek elkarlana,
elkarlaguntza eta adiskidantza adierazi behar dute beste haurrengan horrela
guztiak integratu ahal izateko eta arazorik ez edukitzeko.

Esaten dituzun guztiak ondo begitandu arren, ikasgaira lotzeko esan behar dizut. Ikasgaiko edukien zentzutik bilatu esanahiak; horrek asko ikasten lagun diezazuke.
ResponderEliminar