jueves, 29 de marzo de 2012

Ligatzeko gaitasuna.

ZER DA GAITASUNA?
Gaitasuna zerbait egin eta jasotzeko ahalmena da, horren ardura eta ondorioak bereganatzearekin batera. Terminoak erabilera zenbait ditu:
  • Hezkuntzan, gaitasuna edo konpetentzia, ikasleak ikasten ari den jarduera bat burutzeko behar dituen ahalmenen multzoa da, hezkuntza-prozesuaren helburu dena.

LIGATZEKO GAITASUNA
  •  Ondo tratatzea :
-Aurrean duzun pertsonari inpresio ona sortzea edo ematea
-Atsegina izatea
-Solasean jardun
-Zerbaitera gonbidatzea
-Beste leku lasaiago batera joatea gonbidatzea ( tabernetatik kanpo edo lagunengandik urru)
                 -Begi- keinua egin modu erakargarri batean.
                 -Noizean behin barre eginaraztea
  • Atentzioa jartzea:
            -Begirada finko eta konfiantzazkoa izatea
            -Elkarrizketan parte hartze aktiboa izatea,alegia, batek esan nahi duenarekin amaitzen besteak ildo beretik jarraituko dio.
  • Berengandik interesa daukazula adieraztea :
                  -Jarrera lasai eta naturala adierazi, gezurtia ez izaten
                   -Lagunei kasu asko ez egin, ligatzen ari zaren pertsonarekin aurrean badago.
                   -Galdera interesgarriak egin / Bere bizitzari buruzko galderak egin
  • Hitz egin:
             -Goxotasunez hitz egin
             -Gauzak politak esan, baina ez gehiegi

Las guerras continuarán existiendo mientras el color de la piel sea más importante que el de los ojos. BOB MARLEY

Bideo hau Mexikon egin zen arrazismo kanpainia baterako. Ume mexikar batzuekin egindako ikerketa bat da, baina ikerketa hau leku gehiagotan egin dela esan beharra dago. 
Hemen ikerketa horren emaitzen zati batzuk ikusten dira eta bideoan agertzen diren umeen erantzunak, penagarria izan arren, hainbat eta hainbat umeen pentsakera islatzen du.




Honek zeozer aldatu egin behar dela erakusten digu, umeek ez dute honelako aurre irizpiderik bere kabuz ateratzen. Arazoa beraien inguruan dago, bai familietan edo eskoletan. Haur Hezkuntzako kurrikulumean ikus dezakegunez, zati bat esperientzia eremuez hitz egiten du eta lehenengo zatian «Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonalari» buruz. Bertan esaldi bat interesagarria dela iruditu zait.


Kontuan izan behar da haurrak bere buruaren inguruan egiten duen irudia, hein handi batean, inguruan dituztenek erakusten dioten irudiaren barneratzea dela.


Esaldi honekin adierazi nahi dudana da, askotan gure influentzia ona izango dela, baina beste batzutan ez. Haurrak inmitatuz ikasten dute eta inguruan dituzten pertsonetaz baliatzen dira. Gaur egungo hezkuntzak, norbanakoaren eraikitze-prozesua bultzatu arren, kurrikulumak dioenez "nahitaezkoa da lotura afektiboa ezartzea haurraren eta eskola-inguruneko helduren baten artea". Hau da, kontu handiarekin ibil behar garela gure geletan zer nolako azalpenak edo esaldiak esaten ditugun. Egiten dugun guztia ondorio batzuk izango dituelako beste pertsona batzuetan, haur txikitxoetan.
Guk "elkarlanean aritzen, ingurukoekin harremanak izaten eta elkarrekin bizitzen ikasten " inolako bazterketarik egin gabe, irakatsi behar diegu. "Horrela, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna garatuko dute" modu egoki baten.

miércoles, 28 de marzo de 2012

GAITASUNAK, nola ebaluatu? Arreta jarri!

Norbaitek badaki zer diren gaitasunak? 
Gaitasunak, gizakiak dituzten ezagupen, trebetasun eta balore desberdinak eremu pertsonalean, sozialean eta lan eremuan hauek beren osotazunean elkarrekintzan praktikan jartzeko duten ahalmenak dira.  
Behin gaitasunak zer diren jakinda, hemen ikus dezakezue, gaitasun hauek behin praktikan jarri nahi badituzue, ondoren nola ebaluatu behar diren. Gure adibidea, gustatuko zaizue! irakurtzera animaten zaituztegu.

1. Gaitasun bat aukeratu (guk ligatzekoa aukeratu dugu).
LIGATZEKO GAITASUNA
Ondo tratatzea aurrean daukazun pertsona eta atentzioa jartzea. Berarengatik interesa daukazula adierazteko.
 2. Ondoren, ebaluatzeko adierazleak  hautatuko ditugu. Hau nola egin? Oso erraza da! Imajina ezazu zure gaitasuna praktikan jartzen hari den pertsona baten grabazio bat  ikusten hari zarela. Behin hau imajinatuta ze irizpide eramango zizun pertsona honek zure gaitasuna praktikan ondo edo txarto egiten hari den kritikatzera? Horiek dira baloratu behar ditugun adierazleak.
Gaitasunaren adierazleak:

* Atentzioa:  
         - Aurrean daukan pertsonari entzuten dio. BAI/EZ
         - Galdetutakoari erantzuten dio. BAI/EZ
         - Ez da hitzegiten hari direnagaitik desbideratzen. BAI/EZ
         - Beste pertsonak, hitzegindakoari buruz galderak egiten dizkio. BAI/EZ
         - (...)

* Ondo tratatzea:
         - Ez ditu keinu txarrak egiten  (aspertuta dagoela adierazten duten keinurik ez, 
            espresio txarrik ez...)  BAI/EZ
         - Erantzun txarrik ez ematea, errespetuarekin hitz egiten du. BAI/EZ
         - Hitz egiten hari den bitartean, alde ez egitea. BAI/EZ
         - Mespretsurik ez du egiten. BAI/EZ
         - (...)
Aurretik azaldutako adierazle guztiak egoki egiten badituzu, aurrean daukazun pertsona ohartuko da beregan interesa jarri duzula. Baina gogoratu! Zuk interesa azaltzea beste pertsonarengan ez du esan nahi dagoeneko ligatu duzula, oraindik zailena gelditzen zaizu: beste pertsonak sentitzen duena jakitea. Horretarako zure adierazleak erabili zazu beste pertsonaren interesa ebaluatzeko. ZORTE ON! 
                                                    PD: Guk lortu dugu! eta zuk? 

sábado, 24 de marzo de 2012

Hezitzaileentzako eta hezituentzako heziketa jarduerak

Web orrialde honetan informazio ugari agertzen da, non hainbat udarako jarduera hezigarriak agertzen dira. Jarduera bakoitzaren barruan hurrengo aspektuak landuko dira: zeri buruz doan, landuko diren balio motak, helburuak zeintzuk diren, antolaketa mota, parte hartu ahal izateko jarraituko diren ekintzak, baita nori zuzenduta dauden ere.
Azaltzen den informazioa umeaz gain bai gurasoei, bai irakasleei bideratuta dago, hots, umeen kasuan egingo diren jarduerak interesatzen dieten ala ez jakiteko. Besteen kasuan, umeen aurrean nola jardun behar duten jakiteko eta zelan landu daitezkeen aspektu horiek eurek bizi dituzten egoerak, emozioak, sentimenduak eta izan ahal dituzten arazoak kontuan hartuz. Esaterako, gurasoak dibortziatuta badaude, haur babes-gatua bada, haurren emozioak ulertzen, arte eta ikusmen hezkuntzak daukaten garrantzia jakiten, besteak beste.

jueves, 15 de marzo de 2012

Irakasleak garenean...

    Haur Hezkuntza graduko ikasleak gara eta etorkizunean irakasleak izan nahi dugula argi daukagu. Baina irakasleak garenean zer egingo dugun, zer irakatsi edo nolako maisu-maistrak izango garen galdetzen digutenean... isilune bat sortzen da. Hain zuzen ere, irakasle onak, alaiak eta aldi berean zorrotzak izan nahi dugulako,zalantzak sortarazten dira, ditugun ideia horiek praktikan jarriko ditgunean ondo edo txarto egingo dugun.

    Argi dago, gure geletan ikasleen artean giro ona egotea nahi dugula, haurrak aktiboki parte hartzea gelan eta ikasten ditugun teoria guztiak martxan jartzen praktikoki eskolan eta etxean. Hau aurrera eramateko umeak motibatuak izatea ezin bestekoa dela ikusten dugu eta ba ahal dakigu benetan motibazioaren esanahia zein den? “ Poztasuna ematen digun zerbait egitera eramaten digun barne egoera”. Argi izan behar duguna da zer eta nola bultzatu behar den egoera hori.

    Kontutan hartu behar dugu aurrean ditugunak haurrak direla, laster aspertu edo arreta galtzen dutela eta hori da inoiz gertatzea nahi ez duguna. Horretarako ezinbestekoa ikusten dugu, hezkuntzan dagoen metolodogia aldatzea eta umeen interesak kontutan hartzea. Zer da gehien gustatzen zaiena? Jolastea, marraztea, ipuinak entzutea, esku lanak... Ta hori da egingo duguna! umeen eskaerak gure helburuekin lotu eta horretarako denak elkarrekin lan egitea ezinbestekoa ikusten dugu, irakasleak, gurasoak eta GU irakasleak, umearen ongizaterako.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Gurasoak orientatzen laguntzeko lekua

Web orrialde hau aukeratu dut, umeen heziketari eta garapenari buruzko informazio asko agertzen delako. Batez ere, gurasoei laguntzeko hainbat jarduera eta ekintzak daude eurek praktikan jarri ahal izateko, hots, gurasoek orientabide baten moduan erabil dezakete orrialde honen informazioa.
Horrez gain, haurrek eta gurasoek dauzkaten hainbat arazoei aurre egiten laguntzen du, baita batzutan ikusten ez ditugun edo konturatzen ez garen gauzei edo egoerei ere.
Esan beharra dago, arlo ugari jorratzen direla: psikologia, logopedia, amatasuna, aitatasuna, elikadura, besteak beste. Gai horiek nola tratatu eta horien barruan dauden funtsak nola identifikatu eta aztertu behar diren jakiteko erabil dezakete. Era berean, eguneroko albiste eta artikuluak daude, non gertaerak kontatzen dituzte eta jendeak bere iritzia jar dezake.

lunes, 12 de marzo de 2012

Koloreak ikasten


Bideo mota hauek oso interesgarriak dira umeekin lantzeko, adibidez, bideo hauekin koloreak ikasi ahal dituzte. Lehenengo bideoan, kolorea erakutsi eta gero denbora ematen du umeak kolorea esateko eta amaitzeko, kolorea gauza haiekin asimilatzeko argazki batzuk erakusten ditu . Bigarren bideoan  material oso arruntak erabiltzen ditu, margoak, eskuak eta abesti bat. Koloreak irakasteko metodo hauek oso interesgarriak dira, modu oso eraginkorra delako, hau da, erakusten digute oso erraza dela umeei zenbait ezaguerak irakastea irudimena erabiltzen badugu eta beste aldetik, teknologia berriak oso baliagarriak direla gaur egungo hezkuntzan erabiltzeko.




miércoles, 7 de marzo de 2012

Teknologia eta ume txikiak bateragarriak dira?

                Gizartea aldatzen hari da, teknologia gero eta aurretuago dago. Lehen gutun orriak zirenak, gaur egun emailak dira, atzingiak, “supr” teklarengatik ordezkatu ditugu... Ni ez naiz eztabaidetan sartuko, ez dut esango informatika hartzen hari den garrantzia ondo edo txarto dagoen. Baina errealistak izan behar garela iruditzen zait. Izan ere, teknologiak oso erabilgarriak diren  gauzak eskaintzen dizkigu.
                Adibide bezala web honetan sartzera gonbidatzen zaituztet, bertan iPadek ateratako aplikazio berri batzuk aukituko dituzue, oso interesgarriak direnak umeekin erabiltzeko. Aplikazio hauekin, irakurtzen eta idazten ikasiko dute, modu oso dibertigarri eta entretenigarri baten. Web honek hiru aplikazio desberdin eskaintzen dizkigu:

+ ABC Zoo.
+ Nire lehenengo hitzak-animaliak.
+ Irakurri+Idatzi. 

               Aplikazio bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta adin desberdinentzako zuzenduta daude. Teknologia, zientzia eta informatika etorkizuna dela argi dago eta moldatzen ikasi beharko dugu. Agian, etorkizun hurbil baten jaio berriak beso azpian ogi bat ekarri beharrean, tablet bat ekarriko dute.

lunes, 5 de marzo de 2012

Umeekin arituko garenez, hona hemen euskarazko jolas ugari!

Haur Hezkuntzako  irakasleak izango gara  hemendik hiru urte barru (dena ondo joaten bada),umetxoen  hezitzaile bihurtuko gara, hezitze- irakaste prozesu  batean murgildurik egongo gara.
Jakina da gure eginkizuna ahalik eta ondoen egitea nahiko dugula eta horretarako gure haurrei irakatsi nahi dieguna ondo barneratu dezaten, beraiek eduki hauek ahalik eta ondoen barneratzeko metodo berriak ikasi beharko ditugu geuk, irakasleok.
Horretarako nire gaurko proposamena zera da; jolasen bitarteko irakaskuntza-ikaskuntza metodoa. Zer da haurrak gehien egitea gustoko dutena? Jolastea!! Beraz, heldu gaitezen horretara eta aprobetxa dezagun jolasen bitarteko ikaskuntza metodoak!
Gainera, hemen etxikituko dizuedan  "Aisia.net" web orrialdeko  jolasak EUSKARAZ dira!! Beraz, jarri praktikan bertako jolasak zuen inguruko  haurrekin (udalekuetakoak, lengusuak, lagunak...) eta atera zuen iritziak aurretik esandakoari buruz! (jolasen bitarteko irakaskuntza-ikaskuntza metodologiak).