lunes, 5 de marzo de 2012

Umeekin arituko garenez, hona hemen euskarazko jolas ugari!

Haur Hezkuntzako  irakasleak izango gara  hemendik hiru urte barru (dena ondo joaten bada),umetxoen  hezitzaile bihurtuko gara, hezitze- irakaste prozesu  batean murgildurik egongo gara.
Jakina da gure eginkizuna ahalik eta ondoen egitea nahiko dugula eta horretarako gure haurrei irakatsi nahi dieguna ondo barneratu dezaten, beraiek eduki hauek ahalik eta ondoen barneratzeko metodo berriak ikasi beharko ditugu geuk, irakasleok.
Horretarako nire gaurko proposamena zera da; jolasen bitarteko irakaskuntza-ikaskuntza metodoa. Zer da haurrak gehien egitea gustoko dutena? Jolastea!! Beraz, heldu gaitezen horretara eta aprobetxa dezagun jolasen bitarteko ikaskuntza metodoak!
Gainera, hemen etxikituko dizuedan  "Aisia.net" web orrialdeko  jolasak EUSKARAZ dira!! Beraz, jarri praktikan bertako jolasak zuen inguruko  haurrekin (udalekuetakoak, lengusuak, lagunak...) eta atera zuen iritziak aurretik esandakoari buruz! (jolasen bitarteko irakaskuntza-ikaskuntza metodologiak).

1 comentario:

  1. Oso baliabide ona, zalantzarik gabe.
    Ez dakit erabilia duzun ala ez; erabilita baduzu, gomendioak-eta ematea ondo etorri litzaiguke guri. Eta zuri ere bai.
    Ondo etortzeaz ari naizenez, curriculumaren ikuspegitik analisatzea ere oso ondo etorri ahal zaizu. Hala nola, esan liteke jolasa jolasagatik ari zarela saltzen; horrek ezkutuko curriculumaren sorkuntzari ateak parez pare zabaltzen dizkio. Ikaskuntza helburuekin pentsatzea gomendatzen dizut.

    Bestela, hortografia dela eta; agian, umeekin harituko zarete, bai; baina hori ez dakit nola ulertu: ohial urratuak izango zaretelako ala umeek goruan hartu eta irun egingo zaituztelako? :)

    ResponderEliminar