Web orri honetan umeekin egiteko hainbat jarduera ikusi ahal ditugu. Jardueretan
zenbait kontzeptu lantzen dira Haur Hezkuntzako umeentzako, esate baterako, koloreak,zenbakiak, alfabetoa...eta gainera ordenagailua erabiltzen ikasiko dute. Haiek derrigorrez ikasi behar dutena ikasi ahal izateko estrategia batzuk erabiliko ditugu, batez ere jokuak eta abestiak. Hori egiteko hainbat modu berriak erabiliko ditugu haien arreta deitzeko eta joku hauei esker ikasitako guztia praktikan jarriko dugu.
Web orri honen barruan, Haur Hezkuntzako jarduerak deiturikoa, beste web orri hau aurkitu dezakegu, non arlo guztiak lantzen dira, ingelesa, musika, motrizitatea... baina arazo txiki bat dago, web orriaren sarrera katalanez idatzita dago baina jarduera gehienak gazterelaz daude,hori dela eta web orri hauek umeekin erabili ahal ditugu.
Zalantzarik gabe, toki interesgarria aurkitu duzu. Garbiketa apur bat behar lukeela uste dut, baina. Ideia iturri ona.
ResponderEliminarKatalana euskaratik begiratuta eta gazteleraz ondo jakinda, ez zenuke bste hizkuntza baten moduan ikusi beharko zuk irakurzeko orduan (ezta bideo akademikoak ikusteko orduan ere)
* Maila teknikoan; web orria hobeto aurkeztu behar zenuke; esate baterako, "Web orri honetan..." idatzi beharrean "Haur Hekuntzarako Jarduerak izeneko web orrian..."
Ez dakit noraino begiratu duzun, zuk aurkitu duzuna Actividades para educacion infantil blogeko itzulpena dela ematen du, berori ere egile berak egindakoa, Blancak eindakoa. Beren kasuan batzuk begiratzeak merezi lezakela uste dut: sukaldean aritzea gustatu bai?