miércoles, 9 de mayo de 2012

Haurtzaroan ere SEXUALITATEA kontuan hartzea eta lantzea


Interneten nenbilela web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, Hik Hasi. Honen egitasmoa irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide diren guztion informazioa, eztabaida eta elkargunerako bitartekari izan nahi dute. Sare orri honek maisu direnentzat edo izango garenentzako benetan erabilgarria dela iruditzen zait. Proiektuak aurki ditzakegu, EHko ikastetxei buruzko informazioa, zure prestakuntza aberasteko bideak, aldizkariak…  Aipatutako azken honetan Amaia Vazquezeri eginiko elkarrizketa bat irakurri dut, eta zuekin konpartitzea ezinbestekoa dela pentsatu dut.
Elkarrizketa honetan, Amaiak haurtzaroan ere sexualitatea kontuan hartzea eta lantzea interesgarria dela azaltzen digu, bere arrazoiak azalduz eta Haur Hezkuntzako geletan sexualitatea lantzeko programak, programa horren ekintza zehatzak eta ekintza horren ebaluazioa eskainiz. Sexualitate hezkuntza honetan, currilumean agertzen den Haur Eskolaren esanahia borobiltzeko laguntzen du, eskolak komunikazio-eremua izan behar bait du. Bizitzan aurkituko ditugun gai guztiei buruzko eremuak ukitu behar ditu eta gai guztietan komunikatzeko gai izan behar dugu sexualitatea barne.
       Sexu heziketa honetan, Haur Hezkuntzan jorratu beharreko arloak ere agertzen dira, curriculumak dioenez plastika-hizkuntzaren bitartez, haurrak errealitatea aztertzen dute, errealitatearen inguruan duten ezaguerak islatzen dute, beren burua adierazi eta trebetasun eta gaitasun berriak eskuratzen dituzte, bai eta sentikortasun estetikoa eta sormena. Hori dena praktikan jartzen dute, plastilinaz edo  bustinez neska edo mutil baten gorputza egiten bait dute. Ondoren, komentatu egiten dira zein atal egin dizkieten ikusiz eta aurretik ikasitakoa barneratu duten ala ez ikusiz.
          Musika-hizkuntzak eskaintzen dituen  gaitasunak ere praktikan jartzen ditu, gorputzaren ezagupena lantzeko oso egokia den abesti bat kantatuz. Azkenik, gorputz-hizkuntzak adierazpenezko dimentsioan sartzeko aukera ematen du, jarrerek, keinuek, harreman tonikoa, begiradek eta antzekoek osatutako adierazpidean oinarritutako hainbat joko egin daitezke. Jarduera horrekin haurraren bizipen emozionalak kanporatzean lagunduko diegu eta gero eta hobeto egokituko da inguruekiko harremanean bizitako egoeretara.
Guzti honekin, Amaiarekin guztiz ados nagoela ikusi ahal izan duzue, berak aipatzen duen bezala giizarteratze prozesu bat gertatzen da adin honetan eta horren barruan sexuen arteko komunikazioa bultzatzeak, errespetuaren eta desberdintasunaren bizipenak bultzatzeak, ezagupenak indartzeak... garrantzi handia dute. Lan honek eskaintzen duen programarekin elkarrenganako ezagutza bultzatzen ari dira beraiek, eta ezagutza horren barruan balore ezberdinak: errespetua, desberdintasuna, diskriminaziorik eza... Zeren, adin honetan, hizkuntza eskuratzen ari diren honetan, kaleko hizkuntza ekartzen dute eta berehala entzuten ditugu "cojones, puta, marica..." bezalako hitzak. Irakasleok txikitatik hiztegi hori guztia bideratzeko gaude diskriminaziorik gabeko bidearen barruan.
Afektibitatea eta sexu lanketa hau oso baliagarri ikusten dut Haur Hezkuntzako geletan ematea, neska gazteetan nahigabeko haurdunaldiek jarraitzen bait dute, zenbait tabu bizirik daudelako oraindik eta hori desagertaraztea lortzen badugu, aurrera pausu galanta izango zelako. Hizkuntzak, artea eta matematiketaz aparte badaudelako beste hainbat arlo hezkuntzan askoz ere gehiago jorratu beharko zirenak, hitz egiten ari garenaz aparte, elikadura, elkarbizitza... gure egunerokotasunean askoz ere baliagarriagoak izango diren gauzak ikastea. Hau da, bizitzan aurrera ateratzeko ezin bestekoak izango zaizkigun gaitasunak erakusten diguten ikasgaiak eta ez, gure etorkizunean zenbat diru irabaziko dugun finkatzen dutenak.

jueves, 26 de abril de 2012

Umeen arteko elkar laguntza

Argazki honetan ikus dezakegu, nola ume talde bat eskutik helduta dagoela elkartasuna adierazten, hau da, euren artean laguntzen eta errespetatzen dira, eta ez dute inor baztertzen, horrexegatik talde osoa laguntza behar duenari eskua ematen dio euren laguntza eskaintzen, eroso senti dezan, baita konfiantza, babesa eta laguntza ere garatzen.

Haatik, esan beharra dago, bakarrik dagoen umearen kasuan premia bereziak edota arazo psikologikoak dauzkaten umeak ere badaude, hots, klase batean gaitz horiek daukaten umeak bere kideen aldetik laguntza jarrera, tratamendu ona baita arreta handia ere jasotzen dute. Ez jasotzekotan irakasleak bere partetik jarri behar du egoera hori zuzentzeko ume guztiak haien ahalmenak eta ezintasunak alde batera uzten errespetua sustatuz.

Beraz, argazkian agertzen den irudia adibide gisa erabil dezakegu, haur hezkuntzako ikaskuntzan, hots, umeek elkarlana, elkarlaguntza eta adiskidantza adierazi behar dute beste haurrengan horrela guztiak integratu ahal izateko eta arazorik ez edukitzeko.

miércoles, 25 de abril de 2012

Haurren 100 hizkuntzak


Bideo honetan, ikus dezakegu nola umeek esaten digute ikasteko modu desberdin bat nahi dutela, non irudimena indartu dezakete. Aske jolastea eta ikastea eskatzen dute, eskuekin dena ukitzea, klasean parte hartzea, hau da, modu libre batean ikasi nahi dute!

Curriculum-an irakurri dezakegun moduan, gorputza eta kanpoko errealitatea aztertu behar dute zentzumenak erabiltzen,hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak gero eta hobeto identifikatzeko. Lehenengo eremuaren eduki hau ezin da bete ez badiegu uzten dena ukitzen, zikintzen, bere kabuz ikertzen, etab.

domingo, 1 de abril de 2012

Hezkuntzaren oinarriak.

Argazki honetan hezkuntzaren oinarriak zeintzuk diren ikus dezakegu :





- Ezagutzen ikasi.
- Elkarrekin bizitzen ikasi.
- Gauzak egiten ikasi.
- Izaten ikasi.


Lehenengo bi oinarri, Haur Hezkuntzako curriculumaren bigarren esperientzia eremuan ikusi dezakegu. Esperientzia eremu hau, curriculuma esaten duen moduan, ingurune naturala, fisiko eta soziala osatzen duten testuinguruen gaineko ezaguera gero eta doituagoa eraikitzeari dagokio. Ezaguera horrek berekin dakar errealitatearen adierazpen zehatza egitea, ingurunearen zati garen sentimendua garatzea eta ingurunea osatzen duten elementuak errespetatzen, eta haiekiko interesa izatea eta behar bezala baliostea
Hau da, umeek beste pertsonekin bizi ahal izateko errealitate nola funtzionatzen duen ikasi behar dute, horretarako bere inguruan daukaten guztia ikusi, ukitu , behatu... behar dute eta aurkitzen duten gauza guztiak errespetatu.

Bigarren oinarrian zentratzen bagara, esperientzia eremu honen 3º helburuan argi ikus dezakegu, beren esperientzia hurbileko hainbat gizartetalde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultura, balio eta bizimodu identifikatzen eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu-, eta estimazio-jarrerak sortze aldera.
Gaur egun ikastetxeetan edozein kultura eta arrazako umeek daude, hori dela eta , txikitatik berdinak garela irakatsi behar da, umeentzako edo edozein pertsonarako balore oso garrantzitsua delako.



Hirugarren eta laugarren oinarriak, aldiz, lehenengo esperientzia eremuan ikus dezakegu. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala esperientzia-eremuak hurrengo ezaugarriak biltzen ditu : haurrak, hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera eramango duen bideko ibilbidean.

Haur baten bizitzan, gurasoak oso garrantzitsuak dira baina bere autonomia garatu behar dute eta horretarako bere burua ezagutu eta behar duten segurtasuna lortu behar dute. Nortasun pertsonala eraikitzeko bere ingurune fisikoarekin, naturalarekin eta sozialarekin harremanak izan behar ditu, horrela ume bera konturatuko da bere gaitasunez eta bere sentimenduez.
Lehen egin dugun moduan, hirugarren oinarrian zentratuz gero, ikusiko dugu esperientzia eremu honen 6. helburuan oso ondo azaltzen dela. Egunereko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoangoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza era ekimen-gaitasuna aregotzeko.
Pertsonek, gure bizitza osoan zehar arazo askoei aurre egin behar diegu horregatik txikitatik ikasi behar dugu nola aurre egin eta konfiantza gehiago edukitzeko bizitzan aurrera egin ahal izateko.

jueves, 29 de marzo de 2012

Ligatzeko gaitasuna.

ZER DA GAITASUNA?
Gaitasuna zerbait egin eta jasotzeko ahalmena da, horren ardura eta ondorioak bereganatzearekin batera. Terminoak erabilera zenbait ditu:
  • Hezkuntzan, gaitasuna edo konpetentzia, ikasleak ikasten ari den jarduera bat burutzeko behar dituen ahalmenen multzoa da, hezkuntza-prozesuaren helburu dena.

LIGATZEKO GAITASUNA
  •  Ondo tratatzea :
-Aurrean duzun pertsonari inpresio ona sortzea edo ematea
-Atsegina izatea
-Solasean jardun
-Zerbaitera gonbidatzea
-Beste leku lasaiago batera joatea gonbidatzea ( tabernetatik kanpo edo lagunengandik urru)
                 -Begi- keinua egin modu erakargarri batean.
                 -Noizean behin barre eginaraztea
  • Atentzioa jartzea:
            -Begirada finko eta konfiantzazkoa izatea
            -Elkarrizketan parte hartze aktiboa izatea,alegia, batek esan nahi duenarekin amaitzen besteak ildo beretik jarraituko dio.
  • Berengandik interesa daukazula adieraztea :
                  -Jarrera lasai eta naturala adierazi, gezurtia ez izaten
                   -Lagunei kasu asko ez egin, ligatzen ari zaren pertsonarekin aurrean badago.
                   -Galdera interesgarriak egin / Bere bizitzari buruzko galderak egin
  • Hitz egin:
             -Goxotasunez hitz egin
             -Gauzak politak esan, baina ez gehiegi

Las guerras continuarán existiendo mientras el color de la piel sea más importante que el de los ojos. BOB MARLEY

Bideo hau Mexikon egin zen arrazismo kanpainia baterako. Ume mexikar batzuekin egindako ikerketa bat da, baina ikerketa hau leku gehiagotan egin dela esan beharra dago. 
Hemen ikerketa horren emaitzen zati batzuk ikusten dira eta bideoan agertzen diren umeen erantzunak, penagarria izan arren, hainbat eta hainbat umeen pentsakera islatzen du.




Honek zeozer aldatu egin behar dela erakusten digu, umeek ez dute honelako aurre irizpiderik bere kabuz ateratzen. Arazoa beraien inguruan dago, bai familietan edo eskoletan. Haur Hezkuntzako kurrikulumean ikus dezakegunez, zati bat esperientzia eremuez hitz egiten du eta lehenengo zatian «Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonalari» buruz. Bertan esaldi bat interesagarria dela iruditu zait.


Kontuan izan behar da haurrak bere buruaren inguruan egiten duen irudia, hein handi batean, inguruan dituztenek erakusten dioten irudiaren barneratzea dela.


Esaldi honekin adierazi nahi dudana da, askotan gure influentzia ona izango dela, baina beste batzutan ez. Haurrak inmitatuz ikasten dute eta inguruan dituzten pertsonetaz baliatzen dira. Gaur egungo hezkuntzak, norbanakoaren eraikitze-prozesua bultzatu arren, kurrikulumak dioenez "nahitaezkoa da lotura afektiboa ezartzea haurraren eta eskola-inguruneko helduren baten artea". Hau da, kontu handiarekin ibil behar garela gure geletan zer nolako azalpenak edo esaldiak esaten ditugun. Egiten dugun guztia ondorio batzuk izango dituelako beste pertsona batzuetan, haur txikitxoetan.
Guk "elkarlanean aritzen, ingurukoekin harremanak izaten eta elkarrekin bizitzen ikasten " inolako bazterketarik egin gabe, irakatsi behar diegu. "Horrela, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna garatuko dute" modu egoki baten.

miércoles, 28 de marzo de 2012

GAITASUNAK, nola ebaluatu? Arreta jarri!

Norbaitek badaki zer diren gaitasunak? 
Gaitasunak, gizakiak dituzten ezagupen, trebetasun eta balore desberdinak eremu pertsonalean, sozialean eta lan eremuan hauek beren osotazunean elkarrekintzan praktikan jartzeko duten ahalmenak dira.  
Behin gaitasunak zer diren jakinda, hemen ikus dezakezue, gaitasun hauek behin praktikan jarri nahi badituzue, ondoren nola ebaluatu behar diren. Gure adibidea, gustatuko zaizue! irakurtzera animaten zaituztegu.

1. Gaitasun bat aukeratu (guk ligatzekoa aukeratu dugu).
LIGATZEKO GAITASUNA
Ondo tratatzea aurrean daukazun pertsona eta atentzioa jartzea. Berarengatik interesa daukazula adierazteko.
 2. Ondoren, ebaluatzeko adierazleak  hautatuko ditugu. Hau nola egin? Oso erraza da! Imajina ezazu zure gaitasuna praktikan jartzen hari den pertsona baten grabazio bat  ikusten hari zarela. Behin hau imajinatuta ze irizpide eramango zizun pertsona honek zure gaitasuna praktikan ondo edo txarto egiten hari den kritikatzera? Horiek dira baloratu behar ditugun adierazleak.
Gaitasunaren adierazleak:

* Atentzioa:  
         - Aurrean daukan pertsonari entzuten dio. BAI/EZ
         - Galdetutakoari erantzuten dio. BAI/EZ
         - Ez da hitzegiten hari direnagaitik desbideratzen. BAI/EZ
         - Beste pertsonak, hitzegindakoari buruz galderak egiten dizkio. BAI/EZ
         - (...)

* Ondo tratatzea:
         - Ez ditu keinu txarrak egiten  (aspertuta dagoela adierazten duten keinurik ez, 
            espresio txarrik ez...)  BAI/EZ
         - Erantzun txarrik ez ematea, errespetuarekin hitz egiten du. BAI/EZ
         - Hitz egiten hari den bitartean, alde ez egitea. BAI/EZ
         - Mespretsurik ez du egiten. BAI/EZ
         - (...)
Aurretik azaldutako adierazle guztiak egoki egiten badituzu, aurrean daukazun pertsona ohartuko da beregan interesa jarri duzula. Baina gogoratu! Zuk interesa azaltzea beste pertsonarengan ez du esan nahi dagoeneko ligatu duzula, oraindik zailena gelditzen zaizu: beste pertsonak sentitzen duena jakitea. Horretarako zure adierazleak erabili zazu beste pertsonaren interesa ebaluatzeko. ZORTE ON! 
                                                    PD: Guk lortu dugu! eta zuk? 

sábado, 24 de marzo de 2012

Hezitzaileentzako eta hezituentzako heziketa jarduerak

Web orrialde honetan informazio ugari agertzen da, non hainbat udarako jarduera hezigarriak agertzen dira. Jarduera bakoitzaren barruan hurrengo aspektuak landuko dira: zeri buruz doan, landuko diren balio motak, helburuak zeintzuk diren, antolaketa mota, parte hartu ahal izateko jarraituko diren ekintzak, baita nori zuzenduta dauden ere.
Azaltzen den informazioa umeaz gain bai gurasoei, bai irakasleei bideratuta dago, hots, umeen kasuan egingo diren jarduerak interesatzen dieten ala ez jakiteko. Besteen kasuan, umeen aurrean nola jardun behar duten jakiteko eta zelan landu daitezkeen aspektu horiek eurek bizi dituzten egoerak, emozioak, sentimenduak eta izan ahal dituzten arazoak kontuan hartuz. Esaterako, gurasoak dibortziatuta badaude, haur babes-gatua bada, haurren emozioak ulertzen, arte eta ikusmen hezkuntzak daukaten garrantzia jakiten, besteak beste.

jueves, 15 de marzo de 2012

Irakasleak garenean...

    Haur Hezkuntza graduko ikasleak gara eta etorkizunean irakasleak izan nahi dugula argi daukagu. Baina irakasleak garenean zer egingo dugun, zer irakatsi edo nolako maisu-maistrak izango garen galdetzen digutenean... isilune bat sortzen da. Hain zuzen ere, irakasle onak, alaiak eta aldi berean zorrotzak izan nahi dugulako,zalantzak sortarazten dira, ditugun ideia horiek praktikan jarriko ditgunean ondo edo txarto egingo dugun.

    Argi dago, gure geletan ikasleen artean giro ona egotea nahi dugula, haurrak aktiboki parte hartzea gelan eta ikasten ditugun teoria guztiak martxan jartzen praktikoki eskolan eta etxean. Hau aurrera eramateko umeak motibatuak izatea ezin bestekoa dela ikusten dugu eta ba ahal dakigu benetan motibazioaren esanahia zein den? “ Poztasuna ematen digun zerbait egitera eramaten digun barne egoera”. Argi izan behar duguna da zer eta nola bultzatu behar den egoera hori.

    Kontutan hartu behar dugu aurrean ditugunak haurrak direla, laster aspertu edo arreta galtzen dutela eta hori da inoiz gertatzea nahi ez duguna. Horretarako ezinbestekoa ikusten dugu, hezkuntzan dagoen metolodogia aldatzea eta umeen interesak kontutan hartzea. Zer da gehien gustatzen zaiena? Jolastea, marraztea, ipuinak entzutea, esku lanak... Ta hori da egingo duguna! umeen eskaerak gure helburuekin lotu eta horretarako denak elkarrekin lan egitea ezinbestekoa ikusten dugu, irakasleak, gurasoak eta GU irakasleak, umearen ongizaterako.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Gurasoak orientatzen laguntzeko lekua

Web orrialde hau aukeratu dut, umeen heziketari eta garapenari buruzko informazio asko agertzen delako. Batez ere, gurasoei laguntzeko hainbat jarduera eta ekintzak daude eurek praktikan jarri ahal izateko, hots, gurasoek orientabide baten moduan erabil dezakete orrialde honen informazioa.
Horrez gain, haurrek eta gurasoek dauzkaten hainbat arazoei aurre egiten laguntzen du, baita batzutan ikusten ez ditugun edo konturatzen ez garen gauzei edo egoerei ere.
Esan beharra dago, arlo ugari jorratzen direla: psikologia, logopedia, amatasuna, aitatasuna, elikadura, besteak beste. Gai horiek nola tratatu eta horien barruan dauden funtsak nola identifikatu eta aztertu behar diren jakiteko erabil dezakete. Era berean, eguneroko albiste eta artikuluak daude, non gertaerak kontatzen dituzte eta jendeak bere iritzia jar dezake.

lunes, 12 de marzo de 2012

Koloreak ikasten


Bideo mota hauek oso interesgarriak dira umeekin lantzeko, adibidez, bideo hauekin koloreak ikasi ahal dituzte. Lehenengo bideoan, kolorea erakutsi eta gero denbora ematen du umeak kolorea esateko eta amaitzeko, kolorea gauza haiekin asimilatzeko argazki batzuk erakusten ditu . Bigarren bideoan  material oso arruntak erabiltzen ditu, margoak, eskuak eta abesti bat. Koloreak irakasteko metodo hauek oso interesgarriak dira, modu oso eraginkorra delako, hau da, erakusten digute oso erraza dela umeei zenbait ezaguerak irakastea irudimena erabiltzen badugu eta beste aldetik, teknologia berriak oso baliagarriak direla gaur egungo hezkuntzan erabiltzeko.




miércoles, 7 de marzo de 2012

Teknologia eta ume txikiak bateragarriak dira?

                Gizartea aldatzen hari da, teknologia gero eta aurretuago dago. Lehen gutun orriak zirenak, gaur egun emailak dira, atzingiak, “supr” teklarengatik ordezkatu ditugu... Ni ez naiz eztabaidetan sartuko, ez dut esango informatika hartzen hari den garrantzia ondo edo txarto dagoen. Baina errealistak izan behar garela iruditzen zait. Izan ere, teknologiak oso erabilgarriak diren  gauzak eskaintzen dizkigu.
                Adibide bezala web honetan sartzera gonbidatzen zaituztet, bertan iPadek ateratako aplikazio berri batzuk aukituko dituzue, oso interesgarriak direnak umeekin erabiltzeko. Aplikazio hauekin, irakurtzen eta idazten ikasiko dute, modu oso dibertigarri eta entretenigarri baten. Web honek hiru aplikazio desberdin eskaintzen dizkigu:

+ ABC Zoo.
+ Nire lehenengo hitzak-animaliak.
+ Irakurri+Idatzi. 

               Aplikazio bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta adin desberdinentzako zuzenduta daude. Teknologia, zientzia eta informatika etorkizuna dela argi dago eta moldatzen ikasi beharko dugu. Agian, etorkizun hurbil baten jaio berriak beso azpian ogi bat ekarri beharrean, tablet bat ekarriko dute.

lunes, 5 de marzo de 2012

Umeekin arituko garenez, hona hemen euskarazko jolas ugari!

Haur Hezkuntzako  irakasleak izango gara  hemendik hiru urte barru (dena ondo joaten bada),umetxoen  hezitzaile bihurtuko gara, hezitze- irakaste prozesu  batean murgildurik egongo gara.
Jakina da gure eginkizuna ahalik eta ondoen egitea nahiko dugula eta horretarako gure haurrei irakatsi nahi dieguna ondo barneratu dezaten, beraiek eduki hauek ahalik eta ondoen barneratzeko metodo berriak ikasi beharko ditugu geuk, irakasleok.
Horretarako nire gaurko proposamena zera da; jolasen bitarteko irakaskuntza-ikaskuntza metodoa. Zer da haurrak gehien egitea gustoko dutena? Jolastea!! Beraz, heldu gaitezen horretara eta aprobetxa dezagun jolasen bitarteko ikaskuntza metodoak!
Gainera, hemen etxikituko dizuedan  "Aisia.net" web orrialdeko  jolasak EUSKARAZ dira!! Beraz, jarri praktikan bertako jolasak zuen inguruko  haurrekin (udalekuetakoak, lengusuak, lagunak...) eta atera zuen iritziak aurretik esandakoari buruz! (jolasen bitarteko irakaskuntza-ikaskuntza metodologiak).

martes, 28 de febrero de 2012

Etorkizun baten irakasle izango garenentzako, web orri erabilgarri bat

Web orri honetan umeekin egiteko hainbat jarduera ikusi ahal ditugu. Jardueretan
zenbait kontzeptu lantzen dira  Haur Hezkuntzako umeentzako, esate baterako, koloreak,zenbakiak, alfabetoa...eta gainera ordenagailua erabiltzen ikasiko dute. Haiek derrigorrez ikasi behar dutena ikasi ahal izateko estrategia batzuk erabiliko ditugu, batez ere jokuak eta abestiak. Hori egiteko hainbat modu berriak erabiliko ditugu haien arreta deitzeko eta joku hauei esker ikasitako guztia praktikan jarriko dugu.
Web orri honen barruan, Haur Hezkuntzako jarduerak deiturikoa, beste web orri hau aurkitu dezakegu, non arlo guztiak lantzen dira, ingelesa, musika, motrizitatea... baina arazo txiki bat dago, web orriaren sarrera katalanez idatzita dago baina jarduera gehienak gazterelaz daude,hori dela eta web orri hauek umeekin erabili ahal ditugu.

lunes, 27 de febrero de 2012

Denak ez daukate gure zorte berbera...

Bideo honetan ikus dezakegu herrialde azpi-garatuetan bizi den jendearen egoera hezkuntzaren arloan, hots, jende gutxi ikasteko eskubidea dauka, horren ondorioz, analfabetizazioa eta edozein lanbide ikasteko eta lan egin ahal izateko aukera falta pairatzen dute, ezin dute euren adimena garatu, ezta ezagutza berririk ikasi ere. Eta azken finean ezin dira defendatu munduan gertatzen diren gertakarietaz ez dakitelako zeintzuk diren haien eskubideak, hau da, lan dezente bat izan dezatela beste herrialde garatuetan daukaten bezala, bizitza zoriontsuagoa edukitzeko. Argi izan behar dugu, denok pertsonak garela eta bizi-baldintza egokienak izateko eskubidea izan beharra daukagula, eta ezin dugu ahaztu haiek pobrezi itzela eta gaixotasun asko jasaten dituztela, horrexegatik hezkuntza on bat jasotzen beste leku batean lan egin ahalko zuten euren familiak eta euren burua mantentzeko behar guztiak izan dezaten.



martes, 14 de febrero de 2012

Haur Hezkuntzako irakaslea izango naiz!!!!

Badakigu "bulo" bat dagoela hortikan esaten duena Haur Hezkuntza ( magisteritza bat orokorrean) ikasten duen batek  ez dakala Ingieneritza bat ikasten duen bezainbesteko meretua. Jarraian ipini dizuegun testuak uste dugu  "bulo" hori bertan bera uzteko oso aproposa dela. Izan ere, gu etorkizuneko irakasleak izango gara, etorkizuneko generazioetako haurrak hezituko ditugunak. Honekin esan nahi dugu  da, gure ikasketeen garrantzia eta ardura Ingeneritza bat ikasten duenaren bezain bestekoa dela, edo handiagoa.

......................................................................................................................................

Hona hemen interneten topatu dugun testua: 
                                                    SERÉ MAESTRA

Cuando digo que soy maestra de infantil, la gente, en general, responde con un ¡AH!, tan soso que te gustaría exclamar:¿Dónde más podría atar lazos en el pelo, ajustar cinturones, y ver desfiles de moda a diario?.¿Dónde aunque siempre me vista de la misma manera me dirán q mi vestido es el más bonito?¿En qué sitio, sino allí, me abrazaría un apuesto jovencito y me dirá q me quiere?¿Dónde eres tan importante que le has de limpiar los mocos a la estrella del desfile?¿En qué otra parte olvidaría mis penas porque tengo que atender tantos arañazos, cocos y corazones afligidos?¿Quién recibe más flores que yo?¿Dónde más podría guiar, en la escritura de las primeras letras, una manita que quizá algún día escriba un libro?¿En qué otro lugar recibiría el regalo de sonrisas?¿En qué otro sitio me haría un retrato grratis?¿En qué trabajo cuando faltas dos días te reciben con los brazos abiertos?¿Dónde puedes ver en primera fila la ejecución de grandes obras de arte?¿Dónde conservaría el alma joven, sino con un grupo cuya atención es tan efímera, que siempre debo tener a mano una caja de sorpresas?¿En qué otro sitio derramaría lágrimas porque hay que dar por terminado un año de relaciones felices?Me siento grande trabajando con pequeños.Espero que algún día lleguemos a ser grandes maestras/os.




Gaztea zara eta ez dakizu zer egin zure denbora librean? klikatu hemen!

Web gune hau  "Gipuzkoako Gazte Informazioa"ezagutzera eman nahi dugu. Izan ere, oso aproposa iruditu zaigu gu bezelako gazteentzat, askotan ez bait dakigu gure denbora librean zertan erabili , lanpostuak non aurkitu...  Lasai gazte!  hemen dakazu lagungarri izango zaizun webgunea:

Zer topa ditzakegu bertan ?
  • Lan eskaintzak ( ikasleentzako ordutegira egokiturik daudenak) 
  • Bidaiatzeko eskaintzak 
  • Bekak
  • Kirolei buruzko informazioa
  • Ahisialidirako ekintzak
  • ...

Haurren burmuina: Eduard Punset

Etorkizun batean Haur Hezkuntzako irakasleak izango garenez, ezin bestekoa ikusten dugu beraien portaeren eta funtzionamenduaz jakitea. Honetarako oso egokia iruditu zaigu jarraian ipiniko dugun bideo honen edukia. Bertan agertzen baita haurren burmuinaren funtzionamendua.



Dokumental hau youtuben atalka azaltzen da, interesegarria iruditu baldin bazaizu eta gehiago jakiteko gogoekin gelditu bazara... hemen dauzkazu gainontzeko atalen linkak:

Landina Seignon: Haitiko haur miraria.

 Landina izeneko 8 asteko neskatila, dugu gaurko argazkiko protagonista. Britaniar mediku batek salbatu zuen, behar zuen tratamendua emateko asmoz. Landina Haitiko hospitalean ingresaturik zegoen bere etxean geratu zen sute baten ondorioz, pairatu zituen erredurengaitik. Bertan zegoela Haitiko lurrikara gertatu zen. Honen ondoren Landinak bere beso bat galdu zuen. Zegoen egoera larria ikusirik, David Nott (Britaniar zirujanoa) Britaniara eramatea erabaki zuen, tratamendu jaso zedin nahiz eta haurra Britaniara eramateko tramite burokraitko ilegalak gauzatu behar izan zituen ere.
                                                    Landina bere amarekin
Argazki hau ikusterakoan jendeari haur honen historia ezagutzera eman behar zela erabaki genuen,  harrigarria baita nola horren txikitxoa izanik, bizitzari zein gogoekin eusten dion. Honekin ere azpimarratu nahi degu, bolodresen funtzioa honelako gatazketan zein nolako garrantzia duen, jende askoren etorkizuna beraien eskuetan bait dago.