Argazki honetan hezkuntzaren oinarriak zeintzuk diren ikus dezakegu :
-
Ezagutzen ikasi.
-
Elkarrekin bizitzen ikasi.
-
Gauzak egiten ikasi.
-
Izaten ikasi.
Lehenengo
bi oinarri, Haur
Hezkuntzako curriculumaren
bigarren esperientzia eremuan ikusi dezakegu. Esperientzia eremu hau,
curriculuma esaten duen moduan, ingurune
naturala, fisiko eta soziala osatzen duten testuinguruen gaineko
ezaguera gero eta doituagoa eraikitzeari dagokio. Ezaguera horrek
berekin dakar errealitatearen adierazpen zehatza egitea, ingurunearen
zati garen sentimendua garatzea eta ingurunea osatzen duten
elementuak errespetatzen, eta haiekiko interesa izatea eta behar
bezala baliostea.
Hau
da, umeek beste pertsonekin bizi ahal izateko errealitate nola
funtzionatzen duen ikasi behar dute, horretarako bere inguruan
daukaten guztia ikusi, ukitu , behatu... behar dute eta aurkitzen
duten gauza guztiak errespetatu.
Bigarren
oinarrian zentratzen bagara, esperientzia eremu honen 3º helburuan
argi ikus dezakegu, beren esperientzia hurbileko hainbat
gizartetalde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultura, balio eta
bizimodu identifikatzen eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-,
errespetu-, eta estimazio-jarrerak sortze aldera.
Gaur
egun ikastetxeetan edozein kultura eta arrazako umeek daude, hori
dela eta , txikitatik berdinak garela irakatsi behar da, umeentzako
edo edozein pertsonarako balore oso garrantzitsua delako.
Hirugarren
eta laugarren oinarriak, aldiz, lehenengo esperientzia eremuan ikus
dezakegu. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala
esperientzia-eremuak hurrengo ezaugarriak biltzen ditu : haurrak,
hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari
buruz barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu
egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta
erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera eramango
duen bideko ibilbidean.
Haur
baten bizitzan, gurasoak oso garrantzitsuak dira baina bere autonomia
garatu behar dute eta horretarako bere burua ezagutu eta behar duten
segurtasuna lortu behar dute. Nortasun pertsonala eraikitzeko
bere ingurune fisikoarekin, naturalarekin eta sozialarekin harremanak
izan behar ditu, horrela ume bera konturatuko da bere gaitasunez eta
bere sentimenduez.
Lehen
egin dugun moduan, hirugarren oinarrian zentratuz gero, ikusiko dugu
esperientzia eremu honen 6. helburuan oso ondo azaltzen dela.
Egunereko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan
errazak gero eta modu autonomoangoan egitea, nork bere buruarekiko
konfiantza era ekimen-gaitasuna aregotzeko.
Pertsonek, gure bizitza
osoan zehar arazo askoei aurre egin behar diegu horregatik
txikitatik ikasi behar dugu nola aurre egin eta konfiantza gehiago
edukitzeko bizitzan aurrera egin ahal izateko.


Oso ona!
ResponderEliminarOna analisiaren bitartez nabarmendutako loturak eta onak horri eusteko egindako ahalegin dialektikoak.
Ea lau zutabeon eta oinarrizko gaitasunak lot ditzakezun; gainera eurak eta eremurik eremu planteatzen direnak nabarmenduko kapaza bazina, moduluko lana ederto bideratuta!
Berriro: Ona!
Oharra: lehenengoa ez da argazkia, irudia baino.