lunes, 27 de febrero de 2012

Denak ez daukate gure zorte berbera...

Bideo honetan ikus dezakegu herrialde azpi-garatuetan bizi den jendearen egoera hezkuntzaren arloan, hots, jende gutxi ikasteko eskubidea dauka, horren ondorioz, analfabetizazioa eta edozein lanbide ikasteko eta lan egin ahal izateko aukera falta pairatzen dute, ezin dute euren adimena garatu, ezta ezagutza berririk ikasi ere. Eta azken finean ezin dira defendatu munduan gertatzen diren gertakarietaz ez dakitelako zeintzuk diren haien eskubideak, hau da, lan dezente bat izan dezatela beste herrialde garatuetan daukaten bezala, bizitza zoriontsuagoa edukitzeko. Argi izan behar dugu, denok pertsonak garela eta bizi-baldintza egokienak izateko eskubidea izan beharra daukagula, eta ezin dugu ahaztu haiek pobrezi itzela eta gaixotasun asko jasaten dituztela, horrexegatik hezkuntza on bat jasotzen beste leku batean lan egin ahalko zuten euren familiak eta euren burua mantentzeko behar guztiak izan dezaten.



1 comentario:

  1. Holako bideo/gaiek gure testuinguru honetan kontrako jarrera bat sortarazten didate. Abisatzen dizut zuk gero nire ikuspuntuari kasu gehiago edo gutxiago egiteko.

    a) Gai hunkigarri hauek bihotzean ikutzen gaituzte baina ez gaituzte, berez aldatzen.
    b) Gu/besteak ideia indartzen du; hori egiten dugun momentuan, bihotza, gaur hunkitu arren, bihar gogortu egiten digu.
    c) Hezkuntzan jardun zein albaitaritzan ibiltzeak alde handiegirik ez liguke eragingo.
    d) Erabat bestela ikusiko nuke, zuk hor zure lan egiteko eremu bat aurkituko bazenu (edo, behintzat, bila arituko bazina).
    Badira guretik Bolivia, Venezuela eta Indiara joandako hainbat, bertara lanean joandakoak. Zure burua horretan kokatuko bazenu, beste interes bat izan lezake honek.
    Baina hori egiteko "gu/besteak" ikuspegia indartu beharrean zure tokia munduan han dagoela pentsatu/jakin behar zenuke.
    Hemen, zure etxetik hurrunera joan barik, badira ume asko eta asko zuk bizitza hobetzen lagundu diezaiekezunak, zuk ahal duzun neurrian irakasle postutik. Horixe duzu, printzipioz, zure egin beharra eta hortxe garatu behar duzu zure pentsamendua, horixe delako zure bidea.

    Afrikan dagoela zure bidea? Sobran esandako gehienak, bat kenduta: zure bidea non dagoen, horretan hausnartu, formatu eta hazi behar duzu, hobeto egiteko aukera edukitzeko.

    ResponderEliminar