miércoles, 9 de mayo de 2012

Haurtzaroan ere SEXUALITATEA kontuan hartzea eta lantzea


Interneten nenbilela web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, Hik Hasi. Honen egitasmoa irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide diren guztion informazioa, eztabaida eta elkargunerako bitartekari izan nahi dute. Sare orri honek maisu direnentzat edo izango garenentzako benetan erabilgarria dela iruditzen zait. Proiektuak aurki ditzakegu, EHko ikastetxei buruzko informazioa, zure prestakuntza aberasteko bideak, aldizkariak…  Aipatutako azken honetan Amaia Vazquezeri eginiko elkarrizketa bat irakurri dut, eta zuekin konpartitzea ezinbestekoa dela pentsatu dut.
Elkarrizketa honetan, Amaiak haurtzaroan ere sexualitatea kontuan hartzea eta lantzea interesgarria dela azaltzen digu, bere arrazoiak azalduz eta Haur Hezkuntzako geletan sexualitatea lantzeko programak, programa horren ekintza zehatzak eta ekintza horren ebaluazioa eskainiz. Sexualitate hezkuntza honetan, currilumean agertzen den Haur Eskolaren esanahia borobiltzeko laguntzen du, eskolak komunikazio-eremua izan behar bait du. Bizitzan aurkituko ditugun gai guztiei buruzko eremuak ukitu behar ditu eta gai guztietan komunikatzeko gai izan behar dugu sexualitatea barne.
       Sexu heziketa honetan, Haur Hezkuntzan jorratu beharreko arloak ere agertzen dira, curriculumak dioenez plastika-hizkuntzaren bitartez, haurrak errealitatea aztertzen dute, errealitatearen inguruan duten ezaguerak islatzen dute, beren burua adierazi eta trebetasun eta gaitasun berriak eskuratzen dituzte, bai eta sentikortasun estetikoa eta sormena. Hori dena praktikan jartzen dute, plastilinaz edo  bustinez neska edo mutil baten gorputza egiten bait dute. Ondoren, komentatu egiten dira zein atal egin dizkieten ikusiz eta aurretik ikasitakoa barneratu duten ala ez ikusiz.
          Musika-hizkuntzak eskaintzen dituen  gaitasunak ere praktikan jartzen ditu, gorputzaren ezagupena lantzeko oso egokia den abesti bat kantatuz. Azkenik, gorputz-hizkuntzak adierazpenezko dimentsioan sartzeko aukera ematen du, jarrerek, keinuek, harreman tonikoa, begiradek eta antzekoek osatutako adierazpidean oinarritutako hainbat joko egin daitezke. Jarduera horrekin haurraren bizipen emozionalak kanporatzean lagunduko diegu eta gero eta hobeto egokituko da inguruekiko harremanean bizitako egoeretara.
Guzti honekin, Amaiarekin guztiz ados nagoela ikusi ahal izan duzue, berak aipatzen duen bezala giizarteratze prozesu bat gertatzen da adin honetan eta horren barruan sexuen arteko komunikazioa bultzatzeak, errespetuaren eta desberdintasunaren bizipenak bultzatzeak, ezagupenak indartzeak... garrantzi handia dute. Lan honek eskaintzen duen programarekin elkarrenganako ezagutza bultzatzen ari dira beraiek, eta ezagutza horren barruan balore ezberdinak: errespetua, desberdintasuna, diskriminaziorik eza... Zeren, adin honetan, hizkuntza eskuratzen ari diren honetan, kaleko hizkuntza ekartzen dute eta berehala entzuten ditugu "cojones, puta, marica..." bezalako hitzak. Irakasleok txikitatik hiztegi hori guztia bideratzeko gaude diskriminaziorik gabeko bidearen barruan.
Afektibitatea eta sexu lanketa hau oso baliagarri ikusten dut Haur Hezkuntzako geletan ematea, neska gazteetan nahigabeko haurdunaldiek jarraitzen bait dute, zenbait tabu bizirik daudelako oraindik eta hori desagertaraztea lortzen badugu, aurrera pausu galanta izango zelako. Hizkuntzak, artea eta matematiketaz aparte badaudelako beste hainbat arlo hezkuntzan askoz ere gehiago jorratu beharko zirenak, hitz egiten ari garenaz aparte, elikadura, elkarbizitza... gure egunerokotasunean askoz ere baliagarriagoak izango diren gauzak ikastea. Hau da, bizitzan aurrera ateratzeko ezin bestekoak izango zaizkigun gaitasunak erakusten diguten ikasgaiak eta ez, gure etorkizunean zenbat diru irabaziko dugun finkatzen dutenak.

1 comentario:

  1. Irakasle zaituena zorte oneko umea izango da.

    Hori ez diot diozun testu hutsagatik, testua pentsatzeko eta idazteko erabilitako indar eta gogoagatik baino.

    Ba, orain honetarako ez zabiltzana badakit eta berandu dena ere bai; baina, agian interesatu ahal zaizunez hona esteka

    ResponderEliminar