Web orrialde hau aukeratu dut, umeen heziketari eta garapenari buruzko informazio asko agertzen delako. Batez ere, gurasoei laguntzeko hainbat jarduera eta ekintzak daude eurek praktikan jarri ahal izateko, hots, gurasoek orientabide baten moduan erabil dezakete orrialde honen informazioa.
Horrez gain, haurrek eta gurasoek dauzkaten hainbat arazoei aurre egiten laguntzen du, baita batzutan ikusten ez ditugun edo konturatzen ez garen gauzei edo egoerei ere.
Esan beharra dago, arlo ugari jorratzen direla: psikologia, logopedia, amatasuna, aitatasuna, elikadura, besteak beste. Gai horiek nola tratatu eta horien barruan dauden funtsak nola identifikatu eta aztertu behar diren jakiteko erabil dezakete. Era berean, eguneroko albiste eta artikuluak daude, non gertaerak kontatzen dituzte eta jendeak bere iritzia jar dezake.
Zalantzarik gabe niretzat oso web orri interesgarria (pena denbora gehiago ez izatea hobeto begiratzeko), zuretzat, tutorea noizbait izan behar duzun neurrian ere interesgarria. Eta, jakina, oraindik martxan badago zu ama zarenerao ere bai.
ResponderEliminarBaina ikasgaian irakaslea gelan (gela soziologikoan) gabiltza aztertzen eta horretan zentratu behar duzu.
Gelarako baliagarriak diren gauzekin pentsatu behar duzu eta horixe erakutsi (horri horretatik uste dut zuk zerbait ekartzeko kapaza ere bazarela, baina ez duzu egin)