Web orrialde honetan informazio ugari agertzen da, non hainbat udarako jarduera hezigarriak agertzen dira. Jarduera bakoitzaren barruan hurrengo aspektuak landuko dira: zeri buruz doan, landuko diren balio motak, helburuak zeintzuk diren, antolaketa mota, parte hartu ahal izateko jarraituko diren ekintzak, baita nori zuzenduta dauden ere.
Azaltzen den informazioa umeaz gain bai gurasoei, bai irakasleei bideratuta dago, hots, umeen kasuan egingo diren jarduerak interesatzen dieten ala ez jakiteko. Besteen kasuan, umeen aurrean nola jardun behar duten jakiteko eta zelan landu daitezkeen aspektu horiek eurek bizi dituzten egoerak, emozioak, sentimenduak eta izan ahal dituzten arazoak kontuan hartuz. Esaterako, gurasoak dibortziatuta badaude, haur babes-gatua bada, haurren emozioak ulertzen, arte eta ikusmen hezkuntzak daukaten garrantzia jakiten, besteak beste.
Kasualitatez-edo, Gasteizen nabil aspaldion, orduan, nahiko ondo ezagutzen ditut euretariko batzuk.
ResponderEliminarEgia da denak oso ondo azalduta daudela, baina kontuan izan behar duzu Gasteizen ez bazara ari ezer gutxirako ez dizuela balio; gainera, diru-partida zehatz batera lotuta daude ekintzok. Eta beste batzuk arduratuko lirateke eurok aurrera eramaten.
Orain zuk zure "armak" batzen joan behar duzu eta horiek gehiago lirateke momentuko laguntzak. Agian zehatz bat hartuta eta analizatuta zerbait interesgarria egon liteke, agian zuk ea berraiki dezakezun zauden tokian pentsatzeko, esate baterako. Baina hori ez duzu egin.
Saia zaitez hurrengoan zerbait zehatzagoa aurkitzen /pentsatzen /ikertzen /berreraikitzen...