Gizartea aldatzen hari da, teknologia gero eta aurretuago dago. Lehen gutun orriak zirenak, gaur egun emailak dira, atzingiak, “supr” teklarengatik ordezkatu ditugu... Ni ez naiz eztabaidetan sartuko, ez dut esango informatika hartzen hari den garrantzia ondo edo txarto dagoen. Baina errealistak izan behar garela iruditzen zait. Izan ere, teknologiak oso erabilgarriak diren gauzak eskaintzen dizkigu.
Adibide bezala web honetan sartzera gonbidatzen zaituztet, bertan iPadek ateratako aplikazio berri batzuk aukituko dituzue, oso interesgarriak direnak umeekin erabiltzeko. Aplikazio hauekin, irakurtzen eta idazten ikasiko dute, modu oso dibertigarri eta entretenigarri baten. Web honek hiru aplikazio desberdin eskaintzen dizkigu:
+ ABC Zoo.
+ Nire lehenengo hitzak-animaliak.
+ Irakurri+Idatzi.
Aplikazio bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta adin desberdinentzako zuzenduta daude. Teknologia, zientzia eta informatika etorkizuna dela argi dago eta moldatzen ikasi beharko dugu. Agian, etorkizun hurbil baten jaio berriak beso azpian ogi bat ekarri beharrean, tablet bat ekarriko dute.
Gaia interesatzen bazaizu, gehiago sakontzera gonbidatzen zaitut.
ResponderEliminarGai horri buruz, hain zuzen, zenbait gauza dakizkit eskarmentuz -nire urte biko semearekin Media Markt-era joandakoan i-Pad bat hartzea erabaki zuenekoa-.
Egia esan, aurkitu dituzun horiek agian akademikoegiak eta ez hain interes handikoak direla esango nuke.
Badira oso esperientzi politak HHn i-Paden bitartez bideratuak.